1.- "BERRIA" TXAPELKETA, 2008.



Kaixo lagunok!!!

Aurrean duzuen photo-story-a, "Berria" egunkariak antolatzen duen taldekako Euskal Herriko finalaren irudiak dira. Markinako taldea eta Galdakaokoa (Adiskide) iritsi ginen finalera, eta azkenik txapelak Ganguren magalera etorri ziren.



Aurtengoan, bi hauek talderik indartsuenak direla erakutsi dute (Zaratamokoen laguntzarekin, noski!). Herriarteko finalean ere elkar ikusi genituen aurpegiak, eta oraingoan, Markinarantz ihes egin zuten txapelek.



Plazerra da talde hauen arteko lehia frontoian bizi ahal izatea, ikaragarri jolasten dute eta aurki, telebistan ere hauekin gozatzen hasiko garela ez da txorakeria. Animo ba Adiskide eta Markinako taldeei...segi horrela, mutilak, publikoa txoratzen eta pilotaz gozatzen!!!!!

1 comentario:

Culupa Buono dijo...

Non sei que dicer, pois eu falo galego mais non entemdo o euskeira.
Pero non descarto o intemtar apremder tudo o qui poida.